XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
z)
Jai-egunez, aste barruko okerrak zuzendu ta urrengo asterako gogoak sendotu bearr ditugu.
Onetarako obenak autorrtu ta Jaunarrtu.
Lenengo kistarrak jaupaldira eltzen ziran bakoitzean Jaunartzen eben.
Auxe da oin be Eleiz Ama'ren gogoa.
Ogi au jaten dauanik ez da ilgo, agindu eban Jesukristo'k.
Gure biotzak garrbitu, zerutarrtu, ta gure griña txarr guztiei eutsiteko indarra damosku Jesukristo'ren Gorputzak.
d)
Igandeko otoya, kistarr-batzaren otoya da.
Ez dira
Eleizak, Jesukisto'ren ezkon maiteak, kistar guztion ordez egin daroa otoi au: kistarr oron biotzeko oyu, eskari, poz ta negarrak bere eskuetan arrtu ta Jaungoikoa'ri opaltzen dautsoz; batsuetan samurrkiro, leunkiro, maiteak maitatiari lez, eskatzen dauana iristeko uste beteaz; bestetsuetan, zorrotzak eta miñak izan oi dira Eleiza'ren dearrak, semeen zorionez arrtega ta ernai dabillen amaren eduz.
Geyenez, atzerrian aberri-miñez dagonaren antzera, illunak, gozoak, ustetsuak.
e)
Otoyan geuk Jaungoikoa'ri ta irakurrgayetan Jaungoikoa'k geuri itz dagisku.